Ibilbide hau aukeratu dugu , Errenteriako lekurik politenak , garrantzitsuenetarikoak eta historiarekin zerikusia dutelako . Leku hauek , Errentereriako interesgarrienak dira guretzako .
Errenteria ezagutzen :
Gure ibilbidea , Maria Magdalena ermitan hasiko da . Maria Magdalena ermita , 1523. urtean eraiki zen . Aintzinean , legenaren hospitale bat zen , horrregatik , Errenteriako harresietatik kanpo zegoen . Ermita hau , Errenteriako patroiaren omenez deitzen da horrela .
Ermita hori ikusi ondoren , Magdalena kaletik joango gara , kale honetan liburutegia dago .

Liburutegia ikusi ondoren , Andre Mari elizara joango gara . Eliza hau , Franzisko Azurmendik egin zuen , 1777 - 1784 . urteen artean . Zutabe korintiarrak ikusi ditzakegu , eliza oso ederra da.
Eliza dotore hau ikusi ondoren , Goiko kaletik abiatuko gara . Kale honetan , Morrontxo eta Torrekua dorreak daude . Bi dorretxe hauek , defentsarako eraiki ziren :
- Morrontxo : XVI. mendean sortua da , dobela deituriko arkua apaintzen du bere ate bakarra.
- Torrekua : 1693. urtean sortua. honek, bi sarrera ditu hegoaldeko fatxadan, eta bata beheko solairuan eta bestea goikoan.
Azkenik , harresiaren arrastoak ikusiko ditugu . XIX . mendekoa da harresi hau. Balio historiko eta arkitektoniko oso handia du , baina , ez dago oso ondo zaindua .
Honekin , gure ibilbidea amaitu dugu , Errenteriako zati txikia baina historia handikoa eta balio handikoa da.
IZARO ETA TANIA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina